ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteiz. Argazkia: Gasteiz Hoy
2022/01/03 22:47

Abenduaren 31n gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), landa-eremuko etxebizitza batean, bere neska lagunari eraso egiteagatik. Hurrengo egunean, urtarrilaren 1ean, beste gizon bat atxilotu zuten hiri berdinean, Koroatze auzoko etxebizitza batean, arrazoi berdina zela-eta: bikotekideari eraso zion. 31 urte ditu erasotzaileetako batek, eta 28 urte besteak.

Barakaldon (Bizkaia) ere atera da argitara eraso matxista bat azken egunetan. Joan den igandean, urtarrilaren 2an, taberna batean eraso zion emakume bati 30 urteko gizon batek. Hain justu, ukituak egin zizkion taberna barruan.

NO HAY COMENTARIOS