Igande goizaldean, hiru pertsona atxilotu zituzten AP-8 autobideko zerbitzugune batean, Hernanin (Gipuzkoa). Furgoneta bana gidatzen ari ziren, eta dokumentaziorik gabeko 24 pertsona zihoazen barruan, itxura denez, migrazio-bidean. Kontrol baten barruan geratu zituzten hiru ibilgailuak.
elDiario.es-ek jaso duenez, 21 eta 39 urte artean dituzte atxilotutako hiru gidariek, eta jatorri indiarrekoak eta pakistandarrekoak dira. Atzo goizean igaro ziren epailearen aurretik.