ACTUALIDAD / Muertes laborales
Hil egin da astelehenean Garesen lan-istripua izan zuen behargin bat
Obra batean aritzen zen 58 urteko behargina, eta aldamio batetik erori zen astelehenean. Atzo galdu zuen bizia ospitalean.
2022eko ekainaren 3
Hil egin da astelehenean Garesen lan-istripua izan zuen behargin bat

Atzo, ekainaren 2an, hil egin zen aste hasieran Garesko (Nafarroa) obra batean lan-istripua izan zuen langilea. Soldatapean lanean ari zela, aldamio batetik jausi zen astelehen goizean, eta Iruñeko (Nafarroa) erietxera eraman zuten. Obaneskoa (Nafarroa) zen, eta 58 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, 2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 31 lan-heriotza izan dira jada Euskal Herrian.