Atzo, ekainaren 2an, hil egin zen aste hasieran Garesko (Nafarroa) obra batean lan-istripua izan zuen langilea. Soldatapean lanean ari zela, aldamio batetik jausi zen astelehen goizean, eta Iruñeko (Nafarroa) erietxera eraman zuten. Obaneskoa (Nafarroa) zen, eta 58 urte zituen.
Iturri sindikalen arabera, 2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 31 lan-heriotza izan dira jada Euskal Herrian.