ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/02 15:40

Gutxienez lau emakumeri eraso zieten euren bikotekideek edo bikotekide ohiek aurreko asteburuan, Nafarroan. Castejonen emaztea kolpatu zuen gizonezko batek, eta Lesakan bikotekide ohia jo zuen beste batek, buruan. Baztanen, emazteari ez ezik, alabari eraso zion gizon batek. Eta Iruñean, berriz, laugarren gizonezko bat atxilotu zuten indarkeria matxistagatik, pertsona batek emakume baten oihuak entzun eta abisua eman ondoren.

Gainera, Gasteizen (Araba), emakume bati eraso zion bere 37 urteko senarrak, aurreko igandean. Pertsona batek abisua eman zuen, oihu eta eztabaida "sutsuak" entzun zituen-eta. Emakumeak zaurien arrastoak zituen lepoan, eta atxilotu egin zuten erasotzailea, indarkeria matxista leporatuta.

Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), "familia-esparruko biolentzia" kasu bat salatu dute azken egunetan, bai eta jaigunean gertaturiko bost eraso matxista ere. Festak izan berri dira.

Adin txikiko bi emakume, erasotuak Iruñean

Nafarroako hiriburuan, bestalde, bi emakume adingaberi egin zizkieten sexu-erasoak aurreko asteburuan. Bi gizonezko atxilotu zituzten eraso horiek egiteagatik: ukituak egitea egotzi diote bati, eta neska etxetik alde egitera behartzea ere leporatu diote besteari.

NO HAY COMENTARIOS