ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Correo
2024/05/31 09:35

Algortako (Bizkaia) Sarrikobaso kalean, eraikin bat husten ari dira Ertzaintza eta Getxoko Udaltzaingoa. Duela hainbat egunetatik, hura izan da hainbat gazteren bizitokia, hutsik zegoen etxea okupatu baitzuten. Eraikinaren legezko jabeen salaketa bat eta bizilagunen eta abarren kexak tarteko, hura husteko prozedura jarri du martxan Poliziak, ordea.

Gaur goizean eman dute desalojoaren berri, eta, El Correo-ren arabera, hiru gazte kanporatu dituzte etxetik polizia-indarrek. Kale gorrian utzi dituzte.

Eraikinaren hustea eta bertan bizi ziren pertsonen etxegabetzea justifikatzeko, etxea "egoera txarrean" dagoela argudiatu dute, bai jabeek, bai Poliziak. Dena den, udalak ez du orain arte hura eraisteko agindurik eman.

NO HAY COMENTARIOS