ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/03 08:35

Apirilaren 21etik 30era bitartean ospatu dituzte San Jorge festak Santurtzin (Bizkaia), eta egun horietan izandako eraso matxista ugari atera dira argitara berriki. Ezkerraldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak salatu duenez, gutxienez zortzi emakumeri egin diete eraso jaietan.

"Kasu isolatuak izatetik urrun, eraso horiek kapitalismoari berezkoa zaion biolentziaren islada dira", esan dute Itaiako kideek: "Jai-giroan gauzatzen diren eraso matxistak indarkeria matxistaren normalizazio prozesuaren baitan kokatu behar ditugu". Beharrezkotzat jo dute horren guztiaren "larritasuna" eta "erasotzaile figurak seinalatzea eta borrokatzea".

NO HAY COMENTARIOS