ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Tolga Akmen/EFE
2024/09/04 08:49

Beste sarraski bat izan da Mantxako kanaleko migrazio-bidean. Ingalaterrako kostaldera iristeko saiakeran, bizia galdu dute gutxienez hamabi lagunek. Horietatik batzuk adin txikikoak ziren. Gainera, desagertuta jarraitzen dute haiekin zihoazen beste bi pertsonak, Frantziako Estatuko agintaritzek aitortu dutenez.

Ontzi berean zihoazean beste 50 pertsona baino gehiago, eta horiek erreskatatu ahal izan dituzte; horietatik bi oso larri daude. Denak erori ziren uretara. Antza, afrikar jatorrikoak dira migratu nahian ari ziren pertsona guztiak, gehienak, Eritreakoak.

Ontzia Frantziako uretan hasi zen hondoratzen, Gris-Nez lurmutur aurrean gutxi gorabehera. Itxura denez, ontziaren koskoa zulatu zen, eta horrek eragin zuen urperatzea.

Urtea hasi zenetik, Mantxako kanalean izan den masakrerik handiena da honakoa. Orain arte, urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lagun hil dira migrazio-bide horretan.

NO HAY COMENTARIOS