ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB
2023/10/10 12:26

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek atzo ekin zioten grebari, aurreko asteetako mobilizazioen ostean. Osakidetzak azpikontratatutako langileek lan-baldintzei dagokienez egindako eskaerak baztertzen jarraitzen du patronalak, eta baldintzen inguruko negoziaketa irekita dagoen arren, elkarrizketa blokeatuta dagoela salatu dute beharginek. Besteak beste, eskatzen dute Osakidetzako gainerako langileen soldatekin parekatzea osasun-garraioko plantillaren soldatak, langileek "erosahalmenari eutsi" ahal izateko neurriak ezartzea, eta adostutako baldintzak beteko direla bermatzea.

%100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu dizkiete anbulantzietako beharginei, baina, hala ere, atzo hasi zuten greba. Gaur, bigarren egunean, protestekin jarraitu dute langileek, eta Bilbon (Bizkaia) haien kontra oldartu da Ertzaintza. Bi grebalari lurrean atxiki dituzte ertzainek, indarrez, eta haietako bat identifikatu dute. "Herritarren Segurtasunerako Legea" urratzea leporatuta, zigor bat jarri diezaiokete.

Bihar ere lanuztera joko dute garraioko langileek eta, momentuz, horrekin emango dute bukatutzat oraingo greba deialdia. ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta LSB-USO sindikatuek egin dute deialdia.

NO HAY COMENTARIOS