ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/12 09:12

Elorrion (Bizkaia) dago Eroski enpresaren biltegi nagusia, CECOSA izenez ezaguna dena. Biltegi horretatik irteten dira, hain zuzen ere, Espainiako Estatuaren iparralde osoa hornitzeko salgaiak. Gaur egun, 130 langilek jarduten dute CECOSAn, migratutako pertsonak horietako asko.

Langileek greba bati ekin zioten atzo, abenduaren 11n, eta datorren ostiralera arte luzatuko dute lanuztea. Salatu dute ikaragarri baxuak direla euren soldatak: lanbidearteko gutxieneko soldata (SMI, gaztelerazko sigletan) baino ez dute kobratzen. Espainiako Estatuko hitzarmena ezartzen diete, eta horri lotuta daude aipatutako soldata baxuak. Gainera, ez dute plusik kobratzen gauez, jaiegunez edota modu txandakatuan aritzeagatik.

CECOSAko beharginek joan den maiatzean ekin zioten elkartzeari, eta hauteskunde sindikaletara deitu zuten: sei ordezkari lortu zituen ELAk, eta hiru LABek. Ordezkariak hainbatetan bildu dira enpresako zuzendaritzarekin, Elorrioko biltegiko lan-baldintzei buruz hitz egiteko eta eskaera zehatzak aurkezteko. Zuzendaritzak, baina, ez du inolako hobekuntzarik proposatu, eta orduan jo dute protestara langileek, euren lan-baldintzak hobetzeko asmoz.

Beharginen aldarrien artean daude Bizkaiko elikadura-komertzioko ituna aplikatzea, urte osoko lan-egutegiak antolatzea (bat-bateko aldaketak eta lanaldien erabateko malgutasuna ekiditeko), atsedenaldiak lanorduekin lotzea eta beraz ordainduak izatea, lanpostuetan osasun-baldintza egokiak izateko neurriak hartzea, edota lan-prebentzioari lotutako neurriak ezartzea.

NO HAY COMENTARIOS