ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/10 18:49

Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataformak deitu du grebara, langileen arabera, ez baita jasangarria egungo egoera. Erregaien prezioaren igoerak piztu du datorren astelehenean hasiko den greba mugagabea, baina asko dira langileak aurretik egiten ari ziren eskaerak, erregaien prezioa mugatzeko aldarriaz gain.

Garraioaren sektoreko plataformak azpimarratu duenez, hainbat langile —autonomoak, batik bat— beren gain hartzen ari dira sektorean ohiko bilakatzen ari diren galera ekonomikoak, eta egoera jasangaitza dela diote. Horrez gain, sektoreko langileek 60 urte betetzean erretiroa hartu ahal izatea, lanbideari lotutako gaixotasunak aitortzea edota hitzarmen bateratu bat ezartzea exijitzen dute, besteak beste.

Plataforma, Garraiobideen Komite Nazionalaren aurka

Otsailean, esaterako, Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa) aurkeztu zuten Garraioaren Sektorearen Defentsarako Plataforma eta, haien bozeramaileak adierazi bezala, Garraiobideen Komite Nazionalarekiko duten mesfidantzagatik jarri zuten martxan. Izan ere, plataformaren arabera, komite horrek "enpresa handien interesak defendatzen ditu bakarrik", eta "ahots propioa" behar dute Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentziako Ministerioarekin negoziatu ahal izateko.

NO HAY COMENTARIOS