ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/11/12 16:07

Vocento taldeak Zamudion (Bizkaia) daukan errotatibako langileak greba mugagabean daude azaroaren 6tik. Comercial Gráfico (Comeco) enpresarentzat aritzen dira soldatapean, eta fabrika horretan inprimatzen dituzte, besteak beste, El Correo, Diario Vasco eta Mundo Deportivo egunkariak. Gaur-gaurkoz, 129 langilek osatzen dute Zamudioko lantegiko plantilla, baina 70 kaleratu nahi ditu Vocentok, enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatuta.

Kaleratze masiboaren kontra jo zuten grebara beharginek, baina horretarako duten eskubidea urratzen ari da enpresa. Izan ere, grebalariak ordezkatzen ari da, egunkariak inprimatzen direla bermatzeko.

ELA sindikatua da nagusi langile batzordean, eta esan du birritan bildu dela jadanik Vocento taldeko zuzendaritzarekin, baina ez dela gai izan espedientea eta kaleratzeak justifikatzeko. Itxura denez, Vocentoren asmoa da Zamudioko jarduna Madrilera lekualdatzea.

NO HAY COMENTARIOS