ACTUALIDAD / Sindicalismo
Greba mugagabea hasiko dute Igorreko Kelvion Thermal Solutions enpresako langileek
Azaroaren 15ean ekingo diote greba mugagabeari Igorreko lantokiko beharginek, enplegu erregulazioko espedientea atzera botatzea eta kaleratzeak geratzea helburu.
2020eko azaroaren 10
Greba mugagabea hasiko dute Igorreko Kelvion Thermal Solutions enpresako langileek

Kelvion Thermal Solutions enpresak Igorren (Bizkaia) duen plantako langileek greba mugagabea egingo dute azaroaren 15etik aurrera. Joan den ostiralean batzarrean elkartu ostean, langileek uko egin diote lantegiaren itxierari. Enpresako zuzendaritzak berriki adierazi du fabrika zarratzeko eta 73 langile kaleratzeko asmoa duela, enplegu erregulazioko espediente baten bidez.

Langileek gaur jakinarazi dute greba mugagabeari helduko diotela, zuzendaritzak hartu nahi dituen neurriak atzera botatzea eta elkarrizketa prozesu bat irekitzea exijitzeko. Aste honetan zehar emango dute egingo dituzten mobilizazioen berri.