ACTUALIDAD / Violencia machista

Gizon batek tiroz erail du bere bikotekide ohiaren mutil-laguna, Barakaldon

Zenbait hedabidek diote zeloengatik hil duela 48 urteko gizonezkoa, eskopeta hartuta.
2026eko irailaren 4 - 06:07
Gizon batek tiroz erail du bere bikotekide ohiaren mutil-laguna, Barakaldon

Atzo iluntzean, tiroketa baten berri eman zuten Barakaldon (Bizkaia): Lasesarre zelaitik gertu, 48 urteko gizonezko baten aurka egin zuen tiro beste gizon batek, eta larriki zauritu zuen sabelaldean.

Ospitalera eraman zuten zauritua, baina gerora jakinarazi dute hainbat hedabidek bertan hil dela. Erasotzaileak, berriz, ihes egin zuen, baina Amurrion (Araba) atzeman zuten handik gutxira.

Gaurkoan El Correo-k adierazi duenez, badirudi zeloak daudela hilketaren atzean. Izan ere, bere bikotekide ohiaren gaur egungo mutil-laguna da hiltzaileak tiroz erail duena, eskopeta eskuetan hartuta.