ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/14 10:01

Algortan (Getxo, Bizkaia) eraikin bat okupatu eta gaztetxe berri bat ireki zuten joan den ostiralean. Arratsalderako deituta zegoen manifestazio baten ondoren eman zuten horren berri.

Ostiral gauean bertan, eraikina okupatu eta zenbait ordura, Ertzaintzaren hainbat furgoi bertaratu ziren gaztetxe ingurura, eta han zeuden dozenaka kide gogor kolpatu zituzten. 11 pertsona zauritu zituzten ertzainek, eta beste sei identifikatu zituzten. Polizia-indar horien bidez hustu zuten gaztetxea, legez kontra.

Larunbat arratsaldean, hala, protesta bat egin zuten Algortako Txiki Otaegi plazan. Goizaldeko "desalojo ilegal eta bortitza" salatu zuten elkarretaratzean.

Pasa den abenduan, Algortan bertan kokatzen den Txorimalo gaztetxeak bertan behera utzi zuen bere "gaztetxe izaera", eta espazioa "bestelako proiektuetarako" erabiliko zela argitaratu zuten asanbladako kideek.

NO HAY COMENTARIOS