Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA) joan den uztailean aurkeztu zuten Gazte Topagune Sozialista. Aurtengo edizioa urriaren 11tik 15era bitartean izango dela jakinarazi zuten, eta Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) elkartuko direla oraingoan.
Gazteek egitaraua erabat lotuta eta aurkeztuta zutenean, eta hainbat hilabetez bi udalerrietako kudeatzaileen onespena izan ostean, ordea, EH Bildu-Sorturen maniobra burokratikoaren berri izan zuten GKSk eta IAk: arrazoi teknikoen aitzakiapean, EH Bildu-Sortuk gidatutako bi udalek debekatu egin diete GKSri eta IAri Gazte Topagune Sozialista egitea, eta ukatu egin dizkiete beharrezko baimen nagusiak.
Dena den, buru-belarri lanean jarraitzen dute GKSko eta IAko kideek: Gazte Topagune Sozialistaren nondik norakoak aurkezten eta azaltzen jarraitzen dute Euskal Herri osoan zehar, eta EH Bildu-Sortuk ezarritako debeku politikoari buruzko azalpenak ematen ere ari dira (saio horietako hainbat irudi, beheko argazki galerian ikusgai).
Hona hemen Atarrabiako eta Burlatako bi militante politikoren azalpenak, Gazte Topagune Sozialistari jarritako betoaren inguruan:
🎥#BIDEOA | Entzun Atarrabiako eta Burlatako GKS-tik Gazte Topagune Sozialistaren debekuaren harira egindako deklarazioak.👇🏼👇🏼
— Iruñerriko GKS (@GKS_Irunerria) September 27, 2023
🎥#VÍDEO | Declaraciones realizadas desde GKS Burlata y Atarrabia a raíz de la prohibición del Gazte Topagune Sozialista.👇🏼👇🏼 pic.twitter.com/nE8pfgRenk