ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basaurin homofobiaren aurka egindako manifestazio bat.
2022/04/13 16:19

Joan den igande gauean, hamabost pertsonek gazte bat jipoitu zuten Bilbon, "maricon de mierda, te vamos a matar" (marikoi madarikatua, akatuko zaitugu) oihukatzen zioten bitartean.

EITB irratiarekin hitz egin du erasoa jasandako gazteak, eta adierazi du 18 urte inguru zituztela jipoitu eta mehatxatu zuten mutilek: "Gazte batek zigarro bat eskatu zigun Abando inguruan, eta ezetz esan nionean, nire gainera bota zen ukabilkada bat joz. Jende gehiago gerturatu zen, eta hamabost pertsona inguru gu jarraitzen hasi ziren, "maricon de mierda, te vamos a matar" oihukatuz. Poliziari deitu nion, baina jarraika zeuden: "nori ari zara deitzen? berdin joko zaitugu" esan zidaten orduan".

Erasoa jasotako gazteak adierazi du berak sufritutakoa ez dela eraso isolatu bat, eta ohiko arazoa dela gehitu du.