Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek maiatzean jakinarazi zuten, aurten, uztailean izango zela Gazte Topagune Sozialista. Oraingoan Durango (Bizkaia) aukeratu dute helmuga modura, eta gaur emango diote hasiera lau eguneko egitarauari. 17:00etan izango da harrera nagusia Durangon, eta igandera bitartean izango dira hainbat eta hainbat ekimen.
Aurten ere Gazte Topagune Sozialistaren jarraipen berezia egingo du GEDAR LANGILE KAZETAk, nagusiki, Twitter kontuaren (@GedarLangileKZ) bidez.