ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB
2022/11/02 08:35

Aurreko astean bi egunez greba egin ostean, gaur ere grebara jo dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Negoziazio-mahaiaren hamabost bilera izan dira jada, eta blokeatuta jarraitzen du hitzarmena adosteko elkarrizketak; horregatik erabaki zuten beharginek hiru egunez greba egitea.

Langileen ordezkarien arabera, haien "erosteko ahalmena" bermatu nahi dute itun berriaren bidez, eta esan dute ez dutela hori ziurtatuko ez duen soldata-igoerarik onartuko. Patronalaren orain arteko proposamenak, baina, beharginen erosteko ahalmena ez bermatzeaz gain, "atzerapauso" bat dakar 2019an adostutako hitzarmenarekin alderatuta, langileen ordezkarien esanetan. Gehiengo sindikalak dioenez, "soldatak, behin-behinekotasuna, lanaldia eta genero berdintasuna" kontuan izango dituen "hitzarmen duin bat" nahi dute.

Gaur, beraz, hirugarren egunez, piketeak egin dituzte goizetik metaleko langileek. Hainbat lantokiren aurrean bildu dira, baina oraingoan ere, Ertzaintzak jo du haien kontra. Grebalarien aurka oldartu dira poliziak, eta kargak izan dira; hainbat langile identifikatu eta zauritu dituzte, eta atxilotu bat izan da Zamudion (Bizkaia).

Gaurkoan Bilbon mobilizatuko dira sektoreko beharginak: ELAk deituta, 11:15ean Moyua plazan izango da elkarretaratze bat, eta gehiengo sindikalak —CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT— deituta, eguerdian egingo dute manifestazio bat, protestak FVEM patronalaren egoitza aurrera eramanda.

NO HAY COMENTARIOS