ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteizko Udala
2025/09/24 09:29

Aurreko astean izan da mundu mailako FCI-IGP txakur-lehiaketaren 33. edizioa, Gasteizen (Araba), eta bertan parte hartu dute Israelgo Estatuko ordezkariek ere. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eman du horren berri, "Gasteizko Udala sionismoaren konplize" dela eta Euskal Herrian estatu sionistarekiko dauden "konplizitateak seinalatzeko beharra" nabarmenduz: "Nazioarteko mailako ekimenak antolatzeak irabaziak ematen dizkie, eta hori mantentzeko ez zaie axola estatu genozida baten ordezkariei parte hartzen uztea".

Plataformaren esanetan, Espainiako Vueltan izan den "herri-mobilizazioak diskurtsoa aldatzera behartu ditu ezkerreko alderdiak": "Kirol-ekimenak politikarekin ez nahasteko erretorikak ez die balio izan". Dena den, FCI-IGP bezalako txapelketetan estatu sionistako ordezkariek parte hartzen segitzeak "erakusten du alderdikeria hutsa dela" aipatutako diskurtso aldaketa instituzional hori; "borroka elektoralista eta itxurakeria", plataformak salatu duenez. "Isilpean igarotzeko aukera badute, askoz hobe", gaineratzen du.

Jakinarazi du, bestalde, Gasteizen egin denaren moduko lehiaketetan "hautatzen diren txakurrak mundu osoko segurtasun-indarrek baliatzen dituztela", eta "Israelgo Defentsa Indarrek palestinarrak jazartzeko, erasotzeko eta torturatzeko erabili ohi dituztela" animalia horiek.

NO HAY COMENTARIOS