ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / WFLA
2023/04/04 09:49

Errealitate bat da jada: Aliantza Atlantikoaren parte da Finlandia. Atzo eman zuten bukatutzat integrazio-prozedura, eta NATOren parte diren estatuetako Atzerri ministroek bilera bat egin zuten gero erakundearen egoitzan, Bruselan. Finlandiak ere hartu zuen parte bilkuran, "eskubide osoko kide" modura. Atzo, hain justu, 74 urte bete zituen NATOk.

"Egun ona izango da Finlandiaren segurtasunerako, segurtasun nordikorako eta NATO osoarentzat. Suedia ere seguruago egongo da atxikimendu horren ondorioz", esan zuen astelehenean Jens Stoltenberg NATOko buruak. Izan ere, abian da Suedia ere NATOko kide bilakatzeko prozedura, nahiz eta Turkiak ez duen oraindik onarpen irmorik eman; iritzi dio Suediak ez dituela bete hark egindako exijentziak. Ukrainako gerrak leher egin eta gutxira egin zuten Aliantza Atlantikoan sartzeko eskaera Finlandiak eta Suediak.

Errusiarekin muga egiten du Finlandiak, 1.340 kilometroko mugalde bat partekatzen baitute (harresi bat eraikitzen hasi da, dena den, Finlandia). Herrialde eskandinaviarra NATOren parte bilakatuta, beraz, nabarmen handituko da Aliantza Atlantikoa eta Errusia bereizten dituen lurreko muga; "bikoitza baino gehiago". "[Errusiak] Ukrainaren aurkako gerra NATO ahultzeko asmoz abiatu bazuen, kontrakoa lortzen ari da", esan du Stoltenbergek.

NATOn sartzeko inoiz izan den prozedurarik azkarrena ezarri diote Finlandiari, nahiz eta Turkiak duela gutxi, martxoaren bukaeran, eman zuen behin betiko baiezkoa. "PKK-ren eta bere adarren aurkako borrokan" hainbat konpromiso har zitzala exijitu zion, horren truke.

NO HAY COMENTARIOS