ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/20 09:48

Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS) badu Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara bideratutako kontu bat X sare sozialean, Falange Vasca izenekoa. Hainbat urte zeramatzan geldirik, baina berriki aktibatu du kontu zaharra, Espainiako Falangearen kontu ofizialaren publikazio berri batzuk partekatuz. Instagramen sortu du profil bat, gainera. Jarraitzaile gutxi ditu bietan: 1.000 eskas X-en eta 300 Instagramen.

X-en, behintzat, "bide berri" bat hasiko duela iragarri zuen larunbatean talde faxistak: "Euskal abertzale talde handi batek ibilbide berriari ekin dio JFErekin [Espainiako Gazte Falangistak]". "Errekonkista berri baterako proiektua" aldarrikatu du, laster informazio gehiago emango duela jakinaraztearekin batera.

NO HAY COMENTARIOS