ACTUALIDAD / Régimen salarial
Ezintasun bajan daude Arabako anbulantzietako hainbat gidari, babeserako materialaren falta dela-eta
Bajan daude Araban anbulantzietako gidari modura jarduten duten hainbat langile, eta beraz, egunero geratzen dira garajean hainbat anbulantzia. Aurretik ere salatu zuten beharginek ez dutela "haien burua eta pazientea babesteko materialik".
2020eko apirilaren 3
Ezintasun bajan daude Arabako anbulantzietako hainbat gidari, babeserako materialaren falta dela-eta

Babeserako material faltaren eraginez, behin-behineko ezintasun bajan daude Araban anbulantziak gidatzen aritzen diren zenbait behargin, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Aurretik ere salatu zuten beharginek ez dutela "haien burua eta pazientea babesteko materialik"; esaterako, lanjantziak, maskarak edota anbulantzietako materiala garbitzeko baliabideak.

Arabako langileen bajak direla-eta, egunero garajean geratzen dira hainbat anbulantzia, eta 12 orduz geldirik egoten dira larrialdietarako garraiorako bi ibilgailu.