AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/18 10:20

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, "larria" da anbulantzietako langileen egoera, izan ere, "haien burua eta pazientea babesteko materialik ez dute". Behargin batek bideo bidez azaldu du haien lanpostuetan ez direla "babeserako oinarrizko neurriak betetzen"; alegia, ez dute "lanjantzirik, maskararik, zarratutako betaurrekorik, edota anbulantzietako materiala garbitzeko gairik" eskuragarri.

"Anbulantzietan aritzen garen langileok gure burua babestu ezin badugu, Covid-19 birusa paziente batetik bestera transmititzeko kanala gara", salatu du langile horrek.

Gainera, segurtasun neurririk egon ezean, beharginak gaixotu egingo direla eta ezingo dutela lanera joan ohartarazi du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpikontratatutako Ambuiberica enpresak kudeatzen du sektorea. Sareetan hitza hartu duen beharginak jakinarazi duenez, enpresak ez ditu Osakidetzak ezarritako neurriak bete.