ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/28 14:11

Israelgo Estatuarekin harreman oro etetera deitzen ari da Palestinarekin Elkartasuna plataforma; harreman militar, diplomatiko eta komertzialei nahiz kirol eta kultur arlokoei egiten die erreferentzia. Kanpaina baten bitartez, "Euskal Herriko agintari, enpresari eta bestelako agenteek Israelekin dituzten harremanak" seinalatzen ari da, eta horretan funtsezko pieza bat dira euskal banketxeak, nabarmendu duenez. Horregatik, Euskal banketxeak genozidioaren konplize lelotzat hartuta, protestak antolatu zituen atzo iluntzerako.

Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izan ziren elkarretaratzeak, BBVAren egoitzen aurrean. Palestinarekin Elkartasunak azaldu zuen, BBVAren kasuan, 1.482 milioi dolar inbertitu dituela Israelgo Estatuko industria militarrean. Hala ere, gehiago dira sionistekin negozioak eta loturak dituzten euskal bankuak, adibidez Caja Rural, Laboral Kutxa eta Kutxabank.

Azken egunetan, Euskal Herriko hainbat banketxeren sukurtsalak seinalatu eta markatu dituzte, nagusiki BBVArenak: margo gorriz zikindu eta Israel genozida, BBVA konplize mezuak idatzi dituzte, besteak beste. Gainera, protesta gehiago egin dituzte bankuak Bilbon eta Iruñean dituen zenbait egoitza eta bulegotan.

NO HAY COMENTARIOS