ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / insurgente.org
2023/09/15 09:10

Azken urtean zehar, Euskal Herriko hamaika eskualdetan jarri dituzte martxan Etxebizitza Sindikatuak lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek: Lizarraldean, Tolosaldean, Goierrin, Deba Bailaran, Bilbon, Donostian... Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideek ere atzo bertan jakinarazi zuten Etxebizitza Sindikatu bat sortu dutela eskualdean, "kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsalaren alde" lan egin ahal izateko.

"Etxebizitzaren arazoa egiturazkoa dela azpimarratzeko eta bizi-baldintzen okertzearen kontra borroka egiteko" aukera emango du eskualdean Etxebizitza Sindikatuak, baita "etxejabeen inpunitatearen aurrean autodefentsa sozialista antolatzeko" aukera ere. Izan ere, "soldaten jaitsierarekin batera bizitzaren garestitze orokorra" izaten ari dela gogorarazi dute, eta, etxebizitzaren arloan, etxejabe handiek eta errentariek "prezioak handitzeko, jabetza metatzeko eta espekulazio-prozesuak suspertzeko" batzen dituztela indarrak. Antolakuntzaren bidez, apurka-apurka horri aurre egin ahal izateko tresna bat da Etxebizitza Sindikatua.

Eta lan hori guztia, gainera, norabide jakin batean kokatu nahi dute. "Badakigu ez dela nahikoa [bizi-baldintzen] okertze horren aurka borrokatzea, eta geure burua defendatzeaz gain, etxebizitzaren arazoa erabat eta behin betiko gainditu dezakeen proiektu politiko baten norabidean antolatu behar ditugula borroka-prozesu horiek guztiak", azaldu dute. Norabide hori, hain zuzen ere, "etxebizitza unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa" lortzeko bidea dela aldarrikatu dute, eta "Estatu Sozialista berri baten bidez" baino ezin dela hori bermatu.

Datozen asteetan izango dira Urola Kostako Etxebizitza Sindikatua aurkezteko saioak, eta aurki emango dute hitzorduen berri, sare sozialen bidez.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, martxan

Joan den ekainean aurkeztu zuten Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Bilbon, aurkezpen-ekitaldi baten bidez. Tokian tokiko Kontseilu Sozialistek azken urteetan sortutako Etxebizitza Sindikatuen indarrak batuta sortu dute Euskal Herri mailako tresna hori, programa politiko berdin bati helduta: Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa (irakurri hemen proposamena euskaraz, eta hemen gazteleraz).

NO HAY COMENTARIOS