ACTUALIDAD / Etorkinekin
Etorkinekin kolektiboak deituta, Frantziako eskuin muturraren aurkako protesta egin dute Pausun
Migrazioaren eta etorkinen aurkako agerraldi bat antolatu zuen gaurko Rassemblement National eskuin muturreko alderdi politikoak, Pausu eta Irun artean dagoen zubian. Etorkinekin kolektiboak protestara dei egin zuen, eta deialdiarekin bat egin du Ipar Euskal Herriko GKSk. GKSko kideek salatu dute "kapitalismoaren bisaia gordinenetarikoa" dela faxismoa.
2021eko otsailaren 16
Etorkinekin kolektiboak deituta, Frantziako eskuin muturraren aurkako protesta egin dute Pausun

Rassemblement National eskuin muturreko alderdi politikoak gaur goizerako deitu zuen elkarretaratzera, Pausu (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) artean dagoen pasabidean, migrazioaren aurka. Horren aurkako kontzentrazioa antolatu zuen Etorkinekin kolektiboak, eta protestarekin bat egin dute hainbat kolektibok, tartean, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak.

Orotara, 300 pertsona batu dira kontra-protestan, eskuin muturreko alderdiaren deialdiari erantzunez bertaratu diren hamazazpi pertsonen aurrean. Agerraldi horren bidez, ekainean izango diren departamenduko hauteskundeetarako kanpaina egitea zuen helburu Rassemblement National alderdiak, etorkinak eta migrazioa jo-puntuan jarrita.

Ipar Euskal Herriko GKSko kideen esanetan, "krisi garaietan biztanleriaren ezinegonak baliatzen ditu faxismoak, aterabide xonofobo eta autoritaristak proposatuz". Adierazi dutenez, faxismoa "kapitalismoaren bisai gordinenetarikoa da", helburutzat duena "langile antolakuntza ezabatzea".