ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/27 16:00
PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak Europar Batasunaren (EB) aurrezpen-plan energetikoa onartu du azkenean. "Baietz esatera behartuta gaude", dio Teresa Ribera gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako arduradunak negoziazioen ostean. "Hasieran espero zen %15eko murrizketaren erdia" adostu dela azpimarratu du El País egunkariak, autokonplazentziaz. Hor daude, ordea, Riberak berak duela astebete eskas egindako adierazpenak: "Espainiako familiek ez dute ez gas ez argi mozketarik jasango beren etxeetan".

Plan berriak gas kontsumoa %15 murrizteko betebeharra "arintzen" duen arren, energia horniduraren erregulazio zorrotza ezarriko du; borondatezkoa lehendabizi, eta derrigorrezkoa ondoren, larrialdi-egoera ezartzen bada. "Herrialde bakoitzaren neurrira" ezarriko dituzte murrizketak, hau da, gutxiago estutuko dituzte "europar elkartasuna" errespetatzen dutenak; "beste estatu kideei gasa bideratzeko ahalegin gehien" egiten dutenak, alegia.

Horrek esan nahi du Errusiako gasarekiko dependentzia txikiena duten estatuek, Espainiakoa kasu, Alemaniara bidali beharko dituztela euren "soberakinak"; Europako iparraldeko zein erdialdeko potentziek euren jarduera industrialari eutsi diezaioten, gehienbat. Hala ere, "negu hotzaren", inflazioaren eta krisi energetiko zein ekonomikoaren mehatxuak EB osoa zeharkatzen du, berau osatzen duten 27 kideen arteko batasuna haustea mehatxatuz. Negoziazioa prestatu bitartean, Gazprom konpainia errusiarrak Alemaniari gas-hornikuntza are gehiago murriztuko diola iragarri du. EBko estatu kideak Bruselaren inguruan eta Moskuren aurrean lerroak ixten saiatzen ari dira, gero eta zailtasun handiagoarekin.

NO HAY COMENTARIOS