ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 01:33

Langile kontrol espazio berri bat du Euskal Herriko langile mugimenduak. Krisiaren Seme-Alabak taldeak bideo bitartez aurkeztu du Azpeitiko gune berri honetarako duten egitasmo estrategikoa. Lehenik eta behin, euren proiektua krisiaren testuingurutik ezin alden daitekeela nabarmendu nahi izan dute: "krisiak metaketa dinamika ahalbidetzeko berrantolaketa soziala dakar; harremantzeko moduak aldatzearekin batera horiek eraldatzeko jarduna ere aldatu beharra dago". Horregatik, krisiak ongizate estatuaren amaiera eta "oinarrizko beharrak asetzeko ezintasuna" dakartzala jakitun, emergentziazko egoera horiei aurre egiteko proiektu etiko-politiko integral baten beharra ikusi dute herrian.

Gaur-gaurkoz, etxebizitza problematikari erantzuten dion proiektua dute martxan. Merkatu logikatik kanpo eta zapalduen elkartasun eta batasun printzipioen baitan herrian antolaturik dagoen komunitate politikoa sendotzeko asmoa dauka. Zehazki, okupazioaren bitartez "beharrak eta oinarri politikoak" elkarbanatzen dituen gazte talde baten etxebizitza beharrari erantzuten dion proiektua da gaur-gaurkoz. Dena den, proiektua ez dela soilik bizitzen dauden gazteen berehalako beharrei erantzuteko jaio nabarmendu dute. "Proiektu etiko eta politikoa" dute esku artean, eta "instituzioek dituzten mugetaz haratago" bizitzari "osotasunean" erantzungo dion antolakuntza eredua garatu nahi dute. Langile arteko babesa sustatzea aipatu dute zentzu horretan.

Logika horri jarraiki, jantoki soziala garatzeko asmoa dute epe laburrean, eta horretarako "herritarren parte-hartzea" eskatu dute. Era berean, jakintza kolektibizatzeko espazio bat ere garatu nahi dutela adierazi dute.

Hausnarketa eta esperientzia kolektiboen irakaspenetatik jaiotako proiektua

`Krisiaren Seme-Alabak taldeko kideek aipatu dute urteak daramatzatela proiektu horren iturburu izan diren hausnarketak garatzen eta krisi kapitalistaren azterketa konpartitu bat elkarbanatzen. Era berean, argitu dute Azpeitiko Gaztetxea izan dela hausnarketa horiek aurrera eraman dituena.

Horretaz gain, bitarteko produktiboen jabetza praktikara eraman eta "merkatu logikatik kanpo" jarduteko hainbat ekoizpen gaitasun jarri dituzte martxan azken urteetan: besteak beste, ogia ekoizteko, garagardoa egiteko, okela ekoizteko edo eta baratzea izateko gaitasuna. Orain, Esklabetako proiektuarekin ekoizpen gaitasun horiek handitu eta komunitate politikoa hedatzeko aukerak zabaltzea nahi dute. Izan ere, espazioak ematen dituen aukerak ikusita, horretarako guztirako potentzialitatea egon daitekeela ikusi dute.

NO HAY COMENTARIOS