ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pankarta bat Barakaldoko jaietan. FOTOGRAFÍA / ErNE
2023/07/30 14:02
ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek "Ertzaintzaren eta polizia guztien aurkako jazarpen-kanpaina antolatua" salatu dute berriki. Euskal Herriko hainbat jai-eremutan "erasoak eta irainak zabaltzea" leporatzen diete "sistemaren aurkako mugimenduei", hots, "GKS, ACAB eta Sare Antifaxistari". ACAB ez da eragile politiko bat, nazioartean erabiltzen den All Cops Are Bastards ("polizia guztiak sasikumeak dira", ingelesez) leloaren akronimoa baizik. Jarraian, "totalitariotzat eta antisozialtzat" jotzen dituzten bi antolakunderen erantzukizuna frogatzen ez duten gertakari zehatzak zerrendatzen dituzte.

"Azken asteetan" jai-eremu ugaritan "pankarta iraingarriak" agertu direla diote polizia-sindikatuek: Barakaldoko (Bizkaia) festetan, adibidez, "Denok gorroto dugu polizia, ez zarete ongi etorriak" zioen pankarta bat, sinatu gabea. Bigarrenik, duela bi urte desalojaturiko Zornotzako (Bizkaia) Munarri Gaztetxean "Ertzaintzaren polizia-ibilgailu bat sutan" marraztu zutela salatzen dute, "txakurtxo beroak" saltzeko. Duela bi aste antzeko marrazki bat kendu zuen Ertzaintzak Donostiako (Gipuzkoa) Gros auzoko erakusketa batetik. Horrelako ekintzak "gero eta ohikoagoak" direlakoan daude, "autoritatearekiko mespretxuaren eta liskarraren kultura" adierazten dutela ondorioztatuz.

"Ertzainak borrokan"

Adierazpen horiek testuinguru nahasi baten erdian iritsi dira Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren bulegora. Izan ere, Ertzainas en Lucha ("Ertzainak borrokan") "plataforma asindikalak" inoizko erronkarik handienetarikoa bota dio Lakuari azken hilabeteetan. Soldatak igotzea eta materiala berritzea eskatzeko kanpaina baten erdian, badirudi kolokan dagoela milaka polizia-agenteren fideltasuna, eta, itxuraz, Erkorekari inoiz baino nekezagoa zaio haien leialtasuna bermatzea.

Dirudienez, ErNE, Esan eta Sipek ere ez dute atzean geratu nahi: "Gaur, atzo baino hobeto, Ertzaintzari etengabe laguntzeko manifestazio publikoak egiten dira, horrelako jarduerak ugaritzea eragotziko duten lege-aldaketak sustatu behar dira, eta daukagun arazo larriari irtenbidea ematen lagunduko duen defentsa pertsonaleko materiala jarri behar da".

Eragile politikoak seinalatzeak hobekuntza korporatibistak lortzeko aitzakia eman dezakeen arren, lobby polizialak argi du "poliziaren zilegitasuna bermatzeko beharra" ere, eta, horrela, Ertzaintzarekin kritikoak diren mugimenduen aurka are gogorrago egitea eskatu dute: "Ezin dugu onartu Ertzaintza bezalako erakunde baten ohorea edo ertzainen segurtasuna eta osotasun pertsonala egunez egun bortxatzea". Laburbilduz, "gauzak beren izenez deitzeko eta Ertzaintzaren alde agertzeko" galdegin diote Jaurlaritzari; "foku mediatiko eta politikoa delitugileengan jarriz, eta ez poliziengan".

NO HAY COMENTARIOS