ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario Vasco
2024/05/22 14:22

Joan den martxoaren 5ean izan zen Realaren eta Paris Saint-Germainen (PSG) arteko futbol-partida Donostian (Gipuzkoa). Orduan ere, norgehiagokaren aurretik, Ertzaintzak gogor kargatu zuen Realeko zaleen kontra, bai Reale Arena inguruan bai hiriko beste zenbait gunetan. Gerora jakin zenez, egun horretan, hiru pertsona zauritu zituzten ertzainek.

Zauritutako emakumeetako batek buruan jaso zuen kolpe bat, belarriaren parean, foam jaurtigai batek jo baitzuen. 30 metro inguruko distantziatik jasan zuen kolpea 44 urteko andreak, Errondo pasealekuan zela.

Salaketa bat aurkeztu zuen emakume horren familiak, baina gaur atera da argitara epaileak artxibatu egin duela behin-behinean. Izan ere, esan du ez dela jakina nork egin zuen tiro zaurituaren kontra, eta horregatik egin du salaketa artxibatzearen alde.

EITBren arabera, martxoaren 5eko polizia-kargen harira, sei salaketa jarri dira. Gutxienez bi, ordea, artxibatu egin ditu jadanik epaileak: 44 urteko emakumeak aurkeztutakoa eta beste bat. Gertatutakoaren inguruan dagoen "iluntasuna" salatu dute zauritutako andrearen gertukoek.

Zazpi zauritu aste gutxian

Otsailean eta martxoan zehar, gutxienez zazpi pertsona zauritu zituen Ertzaintzak foam jaurtigaiekin. Donostian martxoaren 5ean zauritutako hiru lagunez gain, beste hiru pertsonari eragin zizkien zauriak Poliziak Tolosako (Gipuzkoa) Inauterietan, eta laugarren bati Gasteizen (Araba), Martxoaren 3ko sarraskiaren harira egindako mobilizazioan. Aurpegian eman zieten Tolosan zaurituriko hiru gazteei (horietariko bati begian), eta belarrian jo zuten Gasteizen erasoturiko pertsona.

NO HAY COMENTARIOS