ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/01 18:20

Ikasle Abertzaleakek eta Unibertsitateko Indar Batasunak gaur jakinarazi dute unibertsitateko errepresio politikoa salatzeko manifestazio bat antolatu dutela hurrengo ostegunerako, otsailaren 10erako, Ibaetako campusean (Donostia, Gipuzkoa). Eta nola diren gauzak; gaur, hain justu, Ertzaintza sartu da campusera.

Zenbait ikasle hurrengo asteko mobilizaziorako propaganda politikoa egiten ari zirenean bertaratu dira Ibaetara ertzainak, eta HEFA nahiz Psikologia fakultateetara sartu dira. Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait langilek jardun dute haiekin elkarlanean.

Miaketa lanak egiteaz gain, ikasle bat identifikatu dute ertzainek, eta mehatxu egin diote: isun ekonomiko bat jarriko diotela esan diote, baita "berekin zer egin" EHUk erabakiko duela ere.

UIBk eta IAk, hain justu, bi eskakizun egin dituzte hurrengo asteko mobilizazioaren harira: "poliziak campusera sarbidea debekatua izatea" eta "ezarritako isunei aurre egiteko ardura bere gain hartzea EHUk". Izan ere, guztira 20.000 euroko isunak jaso dituzte hainbat ikaslek, iaz HEFA fakultateko areto bat birjabetzeagatik. Espazio hori jardun politikorako izatea zen birjabetzearen asmoa.

NO HAY COMENTARIOS