ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El HuffPost
2022/09/30 11:18

Errusiarekin muga egiten duten Europar Batasuneko estatu guztiek debekatu diete sarrera bisadun errusiarrei, Finlandiak ere neurri hori hartu baitu berriki; gauerdian sartu da indarrean debekua. Beraz, errusiarrei ez diete bisa berririk emango Estonian, Finlandian, Letonian, Lituanian nahiz Polonian.

Pekka Haavisto Finlandiako Atzerri ministroak eman du Finlandiako Gobernuaren azken erabakiaren berri, Errusiatik Finlandiara mugitu diten pertsonen kopurua nabarmen hazi den unean. Finlandiako mugazainen arabera, irailaren 21etik hona 55.362 errusiarrek migratu dute Finlandiara, aurreko egunetan baino %86 gehiagok. Haavistok dio neurri berriarekin mugako trafikoa murriztea dela gobernuaren asmoa.

Dena den, debekua ez zaie errusiar guztiei ezarriko. Finlandian sartzeko aukera izango dute "arrazoi bereziengatik" mugitzen direnek, nahiz eta ez duten erabat zehaztu zer esanahi duen horrek. 1.340 kilometro ditu Errusia eta Finlandia arteko mugak, eta debeku berria indarrean egon arte, "errusiarrei bidaiatzeko aukera ematen zien lurreko ibilbide bakarra bihurtzen ari zen", Sauli Niinisto Finlandiako presidenteak berak azaldu duenez.

NO HAY COMENTARIOS