ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/02 10:30

Batxilergo arruntak ezabatu nahi dituzte Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoko Errekaldeberri ikastetxean, LOMLOE erreformak "baimentzen duen batxilergo berri batekin ordezkatzeko". Horren harira, adierazpen bat argitaratu zuen Bilboko Ikasle Abertzaleakek. "Ez da kasualitatea Errekalde bezalako langile auzo batean eta segregazio ekonomikoak kolpatutako Errekaldeberri institutuan hori gertatzea, hezkuntzaren kalitate jaitsieraren eta ikastetxearen bazterketa prozesuaren testuinguruan", salatu zuen.

Horretaz gain, elkarretaratzera deitu zuen atzo arratsalderako Bilboko IAk, Errekalden bertan. 18:00etan izan zen protesta Errekalde plazan, Errekaldeberrin batxilergoa mantendu. Hezkuntza doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa aldarripean. "Ikastetxeak jasaten duen segregazio sozioekonomikoa gainditzeko neurriak" ere exijitu zituzten IAko kideek, eta mobilizatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.

NO HAY COMENTARIOS