ACTUALIDAD / Erraki
Erraki jaio da, Gune Autogestionatuen Babes Sarea
"Gune autogestionatuek modu isolatuan aurkitzen dituzten mugak gainditu", eta klase elkartasuna oinarri, espazio horiek "euren burua defendatzeko mekanismo ezberdinez hornitzea" izango du helburu Erraki sareak. Ildo horretan, hainbat lan lerro zehatzi helduko die.
2019eko martxoaren 15
Erraki jaio da, Gune Autogestionatuen Babes Sarea

"Langileon autoantolaketa ardatz duen tresna politiko" modura aurkeztu dute Erraki Gune Autogestionatuen Babes Sarea, sare sozialetan argitaratutako komunikatu baten bidez. Gune autogestionatuek izan ditzaketen beharrei erantzutea helburu hartuta, espazio horiek euren burua zentzu guztietan birproduzitu ahal izateko "lan lerro zehatzak" garatuko dituela argitu du Errakik.

"Krisialdi kapitalista, legedi burgesaren funtzioak, edota etsaiaren oldarraldietatatik babestearen premia" izan ditu gaur mintzagai Errakik. Horri guztiari erantzun ahal izateko "gaitasunak eta baliabideak" eskaintzea izango du xede, beraz. Izan ere, azaldu du klase elkartasuna ardatz izango duen babes sare eraginkorra izateko asmoz jaio dela.

https://twitter.com/Errakibabes/status/1106500555181051904