ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artxiboko argazkia.
2022/02/19 14:59

37 urteko langile batek bizia galdu du gaur goizean Deustuko (Bilbo, Bizkaia) Blas de Otero kalean, eraikuntza lanetan ari zela. Antza denez, seigarren pisu baten altueran dagoen aldamio batetik erorita hil da behargina.

Goizeko 10:50ak inguruan izan da istripua, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, erortzean larri zaurituta zegoen langilea, baina handik gutxira hil da.

Euskal Herrian, 2022. urtean lanean bizia galdu duen bederatzigarren langilea da, gutxienez. 

NO HAY COMENTARIOS