ACTUALIDAD / Explotación sexual
Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bizkaian
Gutxienez hamahiru emakume harrapatu zituzten sarean, prostituzioan aritzera behartzeko. Sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta Barakaldon, Zorrotzan nahiz Fruizen miatu dituzte hainbat etxe.
2023eko martxoaren 8
Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bizkaian

Atzo jakinarazi zuten emakumeen salerosketarako eta sexu-esplotaziorako sare bat desegin dutela Bizkaian. Zazpi pertsona atxilotu dituzte guztira: proxenetak batetik, eta haiek sexualki esplotatzen ari ziren emakumeak kontrolatzeaz eta behartzeaz arduratzen ziren emakumeak bestetik. Gutxienez hiru etxebizitza miatu dituzte sare horrekin lotuta, Barakaldon, Zorrotzan eta Fruizen.

Proxenetek gutxienez hamahiru emakume prostituitu dituzte, euren borondatearen kontra harrapatu ostean, hainbat hedabideren arabera. Dirudienez, beste herrialde batzuetan harrapatu eta Bizkaiara ekarri zituzten proxenetek, sexu-esplotaziorako.