Igandean, hilak 19, 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik. Igande arratsaldean izan zen erasoa, Zuian (Araba). Ordu batzuk beranduago aurkeztu zuen salaketa emakumeak berak.
Arabako hiriburuko udal langilea da erasotzailea. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, aurretik, gizonezko berdinaren aurkako salaketak jarri dituzte zenbait emakumek, lan- eta sexu-jazarpenagatik, 2018. urtetik. Hain zuzen, intsinuazioak eta ukituak salatu dituzte emakume horiek, baita botere gehiegikeriak edota tratu iraingarria jasan izana ere.