Gaur goizaldean, otsailak 3, Santurtziko (Bizkaia) etxe batean emakume bati eraso egin dio bikotekideak. Lepotik heldu dio, kolpeak eta ostikoak ematearekin batera. Oihuak entzuterakoan, senide batzuk hurbildu dira emakumea babestera. Aurrez aurreko horretan, eskaileretatik behera erori da emakumearen ama, eta erasotzaileak katana batekin mehatxu egin die gainontzekoei. Azkenean, larrialdi-zerbitzuei hots egin diete senideek, eta etxebizitzara bertaratu dira. Osasun zentro batean artatu bhar izan dituzte emakumea zein haren ama.
Erasotutako emakumeak adierazi duenez, ez da gertakari bakana izan gaurkoa; lehenago ere, gehiagotan egin dio eraso gizonezkoak.