ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/21 09:50

Asteartean atxilotu zuten 25 urteko gizon bat Gasteizen (Araba), bikotekideari eraso egiteagatik. Aurpegian jo zuen emakumea, bekainean zauri bat eginez eta begian hematoma bat eraginez.

Alde Zaharreko etxebizitza batean bizi da bikotea, eta han izan zen erasoa. Emakumea kalera atera zen mutil lagunak eraso egitean, eta jarleku batean negarrez hasi zen. Orduan jo zuten harengana hainbat udaltzainek, eta emakumeak gertatutakoa esan zienean, etxebizitzara joan eta erasotzailea atxilotu zuten.

NO HAY COMENTARIOS