Aurreko ostiralean, apirilak 17, emakume bat lepoan zauritu zuen haren bikotekideak, labana batekin mehatxu egitean. Aguraingo (Araba) etxebizitza batean izan zen erasoa, eta bikotearen semea ere zauritua izan zen.
Emakumearen oihuak entzutean, larrialdi-zerbitzuetara deitu zuten bizilagunek. Hala, erasotzailea atxilotu zuten, gero epaitegira eramateko. Genero indarkeria leporatu diote, eta urruntze agindua ezarri. Gaurko, apirilak 23, erasoa salatzeko kazerolada deitu dute Agurainen, 19:00etan.
Konfinamendu garaian ere eraso matxista ugariren berri eman dute Euskal Herrian. Aste honetan, gizonezko batek hiru emakumeri sexu-erasoak egin dizkiela salatu dute Sondikan (Bizkaia).