ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/13 09:14

Joan den uztailaren 1ean izan zen Zapato Azule jaia Ondarroan (Bizkaia). Atzo jakinarazi zutenez, gutxienez emakume bati egin zioten eraso festa horretan, goizaldean. Bortxatu egin zutela salatu zuen emakumeak, eta handik hiru egunera, uztailaren 5ean, atxilotu zuten erasotzailea. Hura aske uztea erabaki zuen gero epaileak.

"Behin eta berriro ari gara ikusten eraso matxistak erreproduzitzeko testuinguru paregabeak direla horrelako [Zapato Azule bezalako] jai egunak", esan du Lea-Artibaiko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Xehatu du, dena den, indarkeria matxista ez dela "soilik jai masiboetan izaten den zerbait" eta, hortaz, "momentuko erantzun bat baino gehiago eskatzen" duela: "Barneratuta dugun ideologia matxistarekin amaitzea eskatzen du, horrek erreproduzitzen dituen jarrera matxista guztiak gutxinaka borrokatuz".

"Horrelako jai egun handietarako erasoei aurre egiteko mekanismoak martxan jartzeaz gain, egunerokoak dira borrokatu beharreko figurak eta jarrerak", gehitu dute Itaiako kideek. Aldarrikatu dute, gainera, "jarrera horiek guztiak erreproduzitzen dituen sistema hau gainditu ezean, ezer gutxi egin" daitekeela "emakume langilea bere zaurgarri egoeratik askatzeko".

NO HAY COMENTARIOS