ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko taberna batean
San Jorgeko taberna bateko komunean eraso dio emakumeari 50 urteko gizon batek. Atzo bertan atxilotu zuten erasotzailea.
2023eko apirilaren 18
Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko taberna batean
— ARGAZKIA Navarra.com

Iruñeko (Nafarroa) San Jorge auzoko taberna batean emakume bat bortxatu du berriki gizonezko batek. Doctor Juaristi kaleko ostatu batean izan zen erasoa: tabernan egin zuten topo biek, eta, gauerdian, komunean eraso zion emakumeari gizonak. Gero tokitik ihes egin zuen bortxatzaileak, eta laguntza eskatu zuen emakumeak.

Handik denbora batera identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea, atzo bertan. 50 urte ditu.