ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2019/05/27 18:13
"Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan-baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. 2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago". Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek grebara deitu dute berriz: ekainaren 17tik uztailaren 12ra, 26 greba egun egingo dituzte. Helburu argia dute: "Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzea duela hilabete bat ELAk patronalekin lortu zuen akordioa". Adostutakoa ez betetzeaz gain, Diputazioko arduradunak gezurretan ari direla salatu dute, "ELAren proposamen bat dela esanez".

ELA sindikatuko afiliatuek 62 greba egun eginak dituzte dagoeneko, eta LABekoek ere hainbatetan jo dute lanuztera. Apirilaren 26tik maiatzaren 10era artean, esaterako, 300.000 eskuorri banatu zituzten buzoietan eta 25.000 kartel jarri. 5.000 behargin daude grebara deituta, gehienak emakumeak: "Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera". Sexu araberako lan banaketak soldatan dituen ondorioak ere agerian utzi dituzte: "Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik".