ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/04 08:18

Euskal Herriko Langile Kontrolpeko Espazioen defentsaz arduratzen den sareak, Defentsa Komunitateak, iazko abenduan jakinarazi zuen martxan zela eta bide propio bati ekin ziola; "espazioen gaineko langile kontrolaren alde eta desalojoen kontra". Lan horretan, ezinbestekoa da Erresistentzia Kutxa Nazionala deituriko tresna.

Langile Kontrolpeko Espazioei lotutako borroketan askotarikoak dira sistematikoki jasaten diren erasoak, ondorio eta zigor ekonomiko zuzenak izaten dituztenak: "identifikazioak, isunak, espazioen itxierak eta desalojoak". Jazarpen ekonomiko horrek guztiak, beraz, "pisu handia" izaten jarraitzen du Langile Kontrolpeko Espazioen aldeko lanean. Lekuan leku izandako eraso bakoitzari kolektiboki aurre egin ahal izatea ahalbidetzen du Defentsa Komunitateak hornitzen eta betetzen duen Erresistentzia Kutxa Nazionalak.

Erresistentzia Jaialdia ere, hain justu, horretarako antolatzen du Defentsa Komunitateak: Erresistentzia Kutxa Nazionala elikatzeko eta, era berean, Langile Kontrolpeko Espazioen kontrako jazarpen ekonomikoari aurre egiteko baliabideak indartzeko.

Aurten, Legution (Araba) izan da Erresistentzia Jaialdia. Iragan larunbaterako, uztailaren 1erako, jarri zuten hitzordua. Aurreko egunean izan ziren muntaketa- eta egokitzapen-lan guztiak, eta igandean, berriz, desmuntatze-lanak.

Larunbatean, arratsalderako bertaratu ziren ehunka eta ehunka lagun, eta 17:30ean ireki zituzten jaialdirako egokitutako eremuko ateak. 18:00etan hasi ziren kontzertuak, goizaldera arte luzatu zirenak: Aurrez Aurre, Habemus Papam, Brigada Flores Magon, Zartako, Boot Boys, Karlos Animal eta Bake Faltsua taldeak aritu ziren oholtzan.

Tartean, ekitaldi bat egin zuten Defentsa Komunitateko kideek, eta Langile Kontrolpeko Espazioen defentsa indartzeko beharrari egin zioten azpimarra.

NO HAY COMENTARIOS