ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Makroproiektu energetikoen inguruko hitzaldia Gasteizen, iaz.
2025/02/12 12:05

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) krisi ekologikoaren inguruan hausnartzeko eta hura ezaugarritzen saiatzeko jardunaldi bat antolatu du. Martxoaren 22an izango da, Gasteizko (Araba) Hegoalde gizarte-etxean, eta egitarauaren berri eman dute jadanik. 10:00etarako elkartuko dira Hegoalden, eta hiru hitzaldi egingo dituzte egunean zehar.

10:30ean emango diote hasiera egitarauari, goizeko lehen hitzaldiarekin: Kapitalismoaren garapena eta ekosistemen suntsipena. Horren ondoren, 12:30etik aurrera, bigarren saioari ekingo diote, Trantsizio ekologikoaren geopolitika aztertzea izango duena helburutzat. Bazkaltzeko tartearen ostean, arratsaldeko 17:00etan emango diote jarraipena hitzaldi sortari, hirugarren eta azken saio batekin: Burgesiaren agenda berdearen kritika sozialista.

NO HAY COMENTARIOS