ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/06/16 19:45

Iragan asteazkenean eman zioten hasiera Azpeitian (Gipuzkoa) Gazte Sozialisten Topaguneari. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak elkarlanean aurkeztu zuten ekimena pasa den apirilean, Azpeitiko Esklabak eraikinean. Hala, ehunka gazte izan dira bertan egunotan, "prozesu sozialistari bultzada emateko, komunitate politikoa indartzeko, eta langile kultura hedatzeko".

GKSk eta IAk "apustu" sendoa egin dute topagunearen bitartez: lan egunak ardatz izatea. Beraz, auzolanak izan dira nagusi Azpeitian, eta alorrez alor, lanean aritu dira Euskal Herriko hamaika txokotako gazteak. Azpeitiko hainbat proiekturi bultzada eman diote horrela. Besteak beste, azpiegitura lanak egin dituzte pasa den azaroan Azpeitiko Gaztetxeko kideek birjabetu zuten Esklabak eraikinean; esaterako, argi indar zein ur horniketan egokitzapenak. Era berean, gaztetxean bigarren solairu bat eraiki dute, eta gaztetxeko asanbladak Loiola inguruetan dituen lur sailetan ere aritu dira lanean.

Behin lan saioak amaituta, formakuntza politikorako tartea ere izan da topagunean. Azpeitiko Soreasu antzokia leporaino bete da egunotan "Prozesu Sozialistaz", "Euskal Herriko ziklo politiko berriaz", edota "gazte antolakundeaz" mintzatzeko antolatutako hitzaldietan. Atzokoan, ekitaldi politikoa ere egin zuten San Agustin kulturgunean. Bestalde, atzo iluntzean hasita, kontzertuak ere izan ziren San Agustinen.

Gaur goizean, desmuntaketa lanak eginda, euren herrietara itzuli dira Euskal Herri osotik Azpeitira mugitu diren gazteak. Luze iraungo du, baina, Azpeitian euren lanak eta grinak utzi duen aztarnak. 

Argazki galeria osatua, hemen

NO HAY COMENTARIOS