ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Douglas lurrindegiko langileak greban. Argazkia: ELA
2021/03/18 17:44

Douglas Alemaniako lurrindegi enpresak martxan du enplegu-erregulazioko espediente bat eta, hori gauzatzen bada, 591 langile kaleratuko ditu Espainiako Estatuan. Horietatik 36 langile dira Arabakoak, Bizkaiakoak eta Gipuzkoakoak, eta enpresak haren jabetzako sei denda itxiko ditu lurralde horietan; hain zuzen, bat Araban, hiru Bizkaian eta bi Gipuzkoan.

Martxoaren 12an egin zuten lehen greba eguna estatu osoko langileek eta atzo, martxoak 18, bigarren greba eguna bete zuten kaleratzeen aurka. Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako beharginek ere mobilizazioekin bat egin zuten atzokoan.

Enplegu-erregulazioko espediente berriaren harira, enpresak aitortu du abian dela "negozioaren berregituraketa" bat. Egungo krisiaren testuinguruan, lurrin-dendak itxi eta online salmenta lehenetsiko du; izan ere, dendak itxita mantendu arren, online salmenta %40 igo dela diote langileek. "Berregituraketak" eta itxiera horiek, baina, langileen kaleratzea ekarriko du Europa mailan, 2.400 denda baitituzte osotara.