ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @xalbaram
2021/09/28 09:46

Añorgako (Donostia, Gipuzkoa) Fires Lantegi Berreskuratuaren hustea gaurko, irailaren 28rako, zegoen finkatuta. Ertzaintza gauerdian bertaratu da espaziora, hura desalojatzeko asmoz. Gunean bizi ziren hiru lagun zeuden barruan, baina kaleratu egin dituzte. Antza, ertzainek ez diete utzi barruan dituzten gauza guztiak ateratzen.

Espazioa hustean, 10:00ak pasatxo zirenean, alde egin du Ertzaintzak. Makinekin lanean hasi dira jada, eta martxan da eraikinaren eraisketa.

Desalojo saiakerak aurretik

Aurretik ere salatu dituzte desalojo saiakerak Fireseko kideek. Esaterako, iazko apirilean joan ziren Ertzaintza eta eraikinaren legezko jabea, proiektuaren aurkako prozesu judiziala dagoeneko martxan zenean. Haien aginduz, gune barrura sartu ziren zenbait langile, eta barrua arakatu zuten.

Etxebizitzak eraiki nahi dituzte Firestone kokatuta dagoen eremuan, eta horregatik hustu eta eraitsi nahi dute. 2015ean birjabetu zuten eraikina, Maiatzaren Lehenean.

NO HAY COMENTARIOS