ACTUALIDAD / Migración
Diru truke, pertsona migranteak garraiatzen dituen iruzurgile bat atzeman dute Hernanin
Furgoneta batean hamar pertsona zeramatzala geratu zuten. Bertan zihoan ustezko arduradun bat ere, eta gainean zeraman migranteei kobratutako dirua.
2024eko abenduaren 11
Diru truke, pertsona migranteak garraiatzen dituen iruzurgile bat atzeman dute Hernanin
— ARGAZKIA Atresmedia

Igandean atxilotu zuten gidari bat Hernanin (Gipuzkoa), pertsona migranteak legez kanpo garraiatzeagatik. Haietaz probestuta, dirua kobratzen die bere furgonetan eramateagatik. Ez dute zehaztu non jasotzen duen jendea ibilgailuan, baina badirudi Portugalera mugitzen dituela; igandean, behintzat, hura zen helmuga.

Furgoneta atzeman zuten unean, hamar pertsona zihoazen bertan, jatorri desberdinekoak guztiak. 25 urte ditu gidariak. Negozio horren ustezko arduraduna ere ibilgailuan zihoan une horretan, eta gainean zeraman biktimei kobratutako dirua. Arduradun hori ez zuten atxilotu, baina badirudi ikerketapean dagoela.